Urria abenturaz abentura igaro ahal izango dute gazte aiararrek

Erredakzioa 2017ko ira. 25a, 09:30

Iruñako Rokopolisera joango dira azaroaren 5ean. / Rokopolis

Datorren asteko asteazkenean -irailak 27- amaituko da izena emateko epea.

Abenturaz betetako hilabetea izango da urria Aiarako gazteentzako, multiabentura programa bat aurkeztu baitu udalak: “Urriabentura 2017”.

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da, eta bost jarduera bernebilduko ditu: eskalada, rapela, tirolina eta slack-linea, urban orienting eta rokopolis.

Hauek dira ekintza bakoitzaren ezaugarriak:

Eskalada
Non/Noiz: Laudion urriaren 1ean, 9:00etatik 13:00etara.
Prezioa: 5 euro Aiaran erroldatutakoentzat eta 8 euro erroldatu gabekoentzat.

Rapela
Non/Noiz: Urriaren 8an Laudion, 9:00etatik 13:00etara.
Prezioa: 5 euro Aiaran erroldatutakoentzat eta 8 euro erroldatu gabekoentzat.

Tirolina + Slack-linea
Non/Noiz: Urriaren 22an Luiaondon, 9:00etatik 13:00etara.
Prezioa: 5 euro Aiaran erroldatutakoentzat eta 8 euro erroldatu gabekoentzat.

Urban orienting
Non/Noiz: Urriaren 29an Luiaondon, 9:00etatik 13:00etara.
Prezioa: 5 euro Aiaran erroldatutakoentzat eta 8 euro erroldatu gabekoentzat.

Rokopolis: Iruñako rokopolisera irteera
Non/Noiz: Azaroaren 5ean. Irteera 8:30etan Luiaondotik eta itzulera 16:30etan Luiandotik.
Prezioa: 8 euro Aiaran erroldatutakoentzat eta 11 euro erroldatu gabekoentzat.

Udaletik adierazi dute udalerrian erroldatutako gazteek izango dutela lehentasuna, eta plazak izen-ematearen ordenaren arabera emango direla.

Izena emateko hemen eskuratu daitekeen eskaera orri bete beharko da, eta beteta bidali beharko da  info@aiarakoudala.eus helbidera. Aiarako udalean edo Luiaondoko bulegoan entregatu ahal izango da baita. Irailaren 27a izango da horretarako azken eguna.

Ekintza bakoitzaren gaineko informazio gehiago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide