Arabako Foru Aldundiak jarri du abian bulegoa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera. Diktadura frankistak errepresaliatutako pertsonen testigantzak eta informazioa jasotzea da ekimenaren xedea, memoria historikoa berreskuratzeko.
Frankismoan jazarriak izan ziren herritarrak edota euren senideak bertaratu ahalko dira bulegora, dituzten datuak eta dokumentazioa aurkezteko.
Txostena egingo dute bildutako informazio guztiarekin, “memoriaren berreskuratzean eta biktimekiko errekonozimendu eta erreparazioan” sakontzeko.