2015ean abiatu zuten egitasmoa eta irailean 3. kanpaina eman zuten bukatutzat. Helburua da plastikoak ez bilakatzea kontrolik gabeko hondakinak eta behar den moduan birziklatzea.
Dagoeneko 63 abeltzaintza-ustiapen parte hartzen ari dira iniziatiban eta trebakuntza eman die kuadrillak, jakin dezaten nola bildu plastikoa eta gainerako gaiak.
Erakundea pozik agertu da emaitzekin, aurreikuspenak gainditu baitituzte.