Urriaren 20an, ostiralean, biek parte hartuko dute Otueta Gizarte Etxean egingo den solasaldian 19:00etan. Berez, euskararen erabilerarako aktibazio kanpaina aurkeztuko dute Belarriprestek eta Ahobizik. Eurekin Asier Lafuente egongo da, Aguraingo esperientzia azaltzeko esparru horretan. 19:30ean Luiaondoko frontoian hasiko da DJ Xaiborren dantzaldia.
Hurrengo egunean Arespalditzan, 18:00etatik aurrera, abiatuko dute “Aiara Denon Artean” ekimena. Ferialean elkartuko dira herritarrak eta kalejiran udaletxeko plazara joko dute. Han Aiarako mapa kokatuko dute Belarriprest eta Ahobizirekin, eta pertsonaiek euren koreografia erakutsiko dute. Bukatzeko, txokolatea jateko aukera helduko da.
Urriaren 22an Igande Arratsaldeak Familian iniziatiba egingo dute Izorian, Zentro Sozialean, hain zuzen. 17:00etan Korri eta Salto pailazoek “Familia Giroan” ikuskizuna eskainiko dute eta gero eskulanak eta askaria egongo dira.