Tokiko ekoizleentzako trebakuntza saioak eskainiko dituzte

Erredakzioa 2017ko urr. 26a, 07:16

Tokiko ekoizleak, Laudioko osteguneko azokan. / aiaraldea.eus

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako Landa Eremuko Garapen Agentzia, Zabaiak, antolatuko dituzte trebakuntza saioak tokiko ekoizleentzat; azaroaren 2an, 7an, 9an, 14an eta 16an 15:30etatik 19:30ak arte Aiarako Udaletxean.

Hazi Fundazioak hartuko du bere gain lana. Azaroaren 2an landuko dute nola hobetu mundua norberaren negozioa ardatz hartuta. Azaroaren 7an jorratuko dituzte ereduak bezeroak fidelizatzeko. 9an saioaren izenburua izango da "Gaur ezagutuko dugu..." eta 14an tokiko produktuak dastatuko dituzte. 16an komertzializazio estrategietan zentratuko dira.

Azkenik, azaroaren 22an Ordiziako azoka bisitatuko dute. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 945 399 013 telefono zenbakira deitu behar da edo info@zabaia.eus posta elektronikora idatzi.

Berez, egitarau osoa hurrengoa izango da:

Azaroak 2: Mundua hobetu, zure negoziotik hasita (15:30-19:30)
Hazi Fundazioak Arkauten duen Enplegurako Formakuntza sailaren arduradun Ana Uribek egindako aurkezpenaren ostean, Nere Aristoyk eta Leticia Ruiz de Gaunak, nekazaritza produktuei buruzko oinarrizko kontzeptuak eta Nekazal Garapenarekin mantentzen dituen harremanak azalduko dituzte, baita Canvas metodoari buruzko funtsezko ezagutzak eman ere –negozioetako ideiei balioa eskaintzeko erreminta aproposa-.

Azaroak 7: Bezeroa zutaz maitemindu dadila (15:30-19:30)
Maria Olarte izango da ikastaro honen zuzendaria. Salmenta modu desberdinei errepasoa egingo die, salmenta prozesuan erabiltzen den komunikazioaren garrantzia azpimarratuko du eta produktua erosleari hurbiltzeko eskura dituen bideak eskainiko dizkio ekoizleari.

Azaroak 9: Gaur hauxe ezagutu behar dugu… (15:30-19:30)
Lehen sektoreko ekoizpenean hasi eta kontsumitzailea bitarteko elikadura segurtasunari ekiten dion Elika fundazioak, lehen sektorearen iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzen dituen eta nekazal garapena sustatzen duen Abere fundazioarekin batera, ekoizpen nekazaritzako elikagaietan, trazabilitatean edo manipulazioan ezar daitekeen osasun legedia ezagutzeko beharrezko informazioa luzatuko du.   

Azaroak 14: Bertako produktua ezagutu eta dastatzea (15:30-19:30)
Elikaren eskutik elikagai produktuaren arautegi komertziala ezagutu ostean, jardunaldian parte hartzen duten pertsonek, Mikel Garaizabal enologo eta ardoaren kulturaren zabaltzaileak zuzendutako dastatze bat egingo dute.

Azaroak 16: Elikagai produktuen merkaturatze estrategiak (15:30-19:30)
Hazi fundazioko sustapen zuzendari eta Baserriko Txerria elkarteko gerente Josu Garaialde Arespalditzara hurbilduko da, bertako produktuen balioa azpimarratu eta merkaturatzeko erabiltzen diren bideeen eboluzioa eta estrategia aztertzeko asmoz. Era berean, Garaialdek lekuan lekuko merkatuen arautegi berria azalduko die bertaratutakoei, ekoizle lokalek ezagutu behar duten ezinbesteko marko legala.

Azaroak 22: Ordiziako merkatura bisita (9:30-13:30)
Ordiziako merkatua bertako produktuen plazarik esanguratsuena da gaur egun. Erakusleiho paregabea, jardunaldian aurreko egunetan jasotako ezagutzen balioa nabarmentzeko. Goizeko 9:30etan Arespalditzatik abiatuko den bisitaldiak Goizane jatetxean egingo den bazkarian parte hartzeko aukera luzatuko die bertan parte hartzen dutenei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide