Belatz batekin parte hartu zuen lehiaketan gazteak eta adin guztietako parte-hartzaileekin neurtu zen. 4. postua ez ezik, publikoaren txalo zaparrada jaso zuen baita ere Yeray Perezek Leónen.
Izan ere, jardunaldietako lehiakiderik gazteena izan da orain arte, eta dagoeneko XXIV. edizio bete dituzte. Probak ospe handia dauka nazioartean eta Frantziatik edo Emirerri Arabierretatik joaten dira jarraitzaileak.
Edonola ere, iaz, 4 urterekin, Galiziako Txapelketako bigarren postua bereganatu zuen aiararrak.
Victor Perez
Yeray Perezen aita, Victor, Espainiako falkoneria txapelduna da eta berak ere parte hartu zuen Leongo jardunaldietan. Harris arrano batekin egin zuen eta larunbatean lehena izan bazen ere, igandean ez zuen zorterik izan eta podiuma zapaldu gabe geratu zen.