Ordenantza plazaratu du Aiarako Udalak, “administrazio batzarrek udal-aurrekontuen diseinuan parte hartzea" ahalbidetzeko.
Udal-gobernuak jakinarazi duenez, hainbat abantaila ekarriko du ordenantza berriak. Alde batetik, handitu egingo da batzar administratiboek udalaren diru-laguntzen bidez jasotzen duten diru-kopurua. Kontzejuetako arduradunen lan karga arinduko dela ere uste du tokiko erakundeak, “ez dutelako faktura edo justifikazio guztiak bildu beharko udalaren laguntza jasotzeko”.
Hortaz gain, kontzeju bakoitzaren “finantza baliabideak” hobeto planifikatzea ahalbidetuko du ordenantzak, “lehenago jakingo dutelako urte bakoitzean jasoko duten diruaren zenbatekoa”.