Urriaren 20 eta 22aren bitartean izan zen lehiaketa eta Rubén eta David Blyth anaiek taldea osatu zuten Adrián Nogales, Carlos Maestre, Julián López eta Iñigo Larreinarekin.
Getxo Express zinema lehiaketaren antolatzaileek ostiralean eman zizkieten filmerako oinarriak, eta 42 orduko epea izan zuten pelikula bukatzeko.
Blyth anaiek argibideak jarraitu zituzten, eta muga ordua baino 5 minutu lehenago aurkeztu zioten epaimahaiari emaitza.
Azaldu dutenez, taldekideen artean banatu zituzten ardurak. Arespalitzakoek lan ugari egin zuten: filma ekoiztu, argiteria eta soinua kontrolatu grabaketan, efektu bereziak txertatu eta, gainera, David izan zen istorioaren protagonista.
Hemen ikusgai duzue filma:
Eta hemen grabaketako irudiak:
Lehiaketa irabazteagatik 1.000 euroko saria jaso du taldeak.
Ekoizpen etxea
Ruben Blyhtek 21 urte ditu eta David Blythek 18. Biak dira EHUko ikus-entzunezko ikasleak eta, gainera, VideoWddingEstudios ekoizpen etxea sortu dute, ezkontzak grabatzeko, besteak beste.