Aiaran erroldatuta dauden herritar interesdunek Aiarako Udaletxera jo dezakete sarreren bila. Pertsona bakoitzeko 2 emango dituzte, guztiak agortu arte. Ordutegia 09:00etatik 14:00ak bitartekoa izango da.
Deportivo Alaves eta Real Club Deportivo Espanyol taldeen arteko lehia larunbatean izango da Mendizorrotza futbol zelaian 18:30ean.