Aiara Txirrindulari elkarteko txirrindulari ugarik Legazpiko ziklokorssean hartu zuten parte.
Iosu Isasik 2. postua lortu zuen Master40 kategorian. Arespalditzako txirrindulariak erorketa bat jasan zuen froga hasterakoan. Hasieran larria zirudien arren aurrera jarraitu eta podiuma zapaldu ahal izan zuen.
Kadete mailan, Mikel Berazak 7. postua lortu zuen, honek ere, beste erorketa bat jasan ostean. Asier Castillak 17. postua eskuratu zuen. Ander Lopezek lasterketa zail bati egin behar izan zion aurre: hasierako matxura mekaniko batek eta geroko gurpil zulatuak 20. postura eraman zuten.
Lehenengo urteko txirrindulariek ere marka onak lortu zituzten. Ander Castañarek eta Hodei Martinezek 33 eta 36. postuak lortu zituzten, hurrenez hurren. Intxixu Gabiñak, aldiz, itzuli bakar baten faltan ez zuen sailkatzea lortu.