Arabako Taldekako Challengea irabazi du Aiarako Txirrindulari Elkarteak, kadete kategorian. Urriaren 21ean jaso zuten saria elkarteko kideek, Arabako Txirrindularitza Federazioaren eskutik.
Modu horretan eman diote amaiera aurtengo denboraldiari. “Bukaera ona” izan da, elkarteko kideen hitzetan.
Josu Albizua garaile Colindresen
Lehen postua eskuratu zuen Josu Albizua kirolari aiaraldearrak Colindreseko (Kantabria) ziklokrosean, 23 urtetik beherakoen kategorian.
