Kili-kili taldea sortu dute Arespalditzako guraso batzuek. Elkarte gisa egituratzeko tramiteak egiten ari dira oraindik, baina ekin diote jada ekintzak gauzatzeari. Urriaren 31an, adibidez, Halloween jaia egin zuten herrian.
Haurren aisialdia lantzea da elkartearen xedea. Kili-kiliko sustatzaileek aurreratu dute hainbat ekimen prestatzen ari direla Gabonei begira, eta azpimarratu dute egitasmoa “irekia” dela eta inguruko herrietako lagunei ere bideratuta dagoela.
Helbide elektronikoa plazaratu dute, eurekin harremanetan jartzeko: kilikiliarespalditza@gmail.com. Facebook orria sortu dute baita ere: Kili-kili Arespalditza Elkartea.
Olentzeroren baserrira bisita
Aiarako Udalak ere hainbat ekintza prestatu du udalerriko haurrentzat. Olentzerok Mungian duen baserria bisitatzeko txangoa antolatuko du tokiko erakundeak, besteak beste.
Abenduaren 15ean izango da zita, baina gaur (azaroak 15) amaitzen da inskribatzeko epea. Bi modutan eman daiteke izena: cultura@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo 945 399 122 telefonora deituta. Sarrera doakoa izango da hiru urte edo gutxiago dituzte umeentzat, eta zortzi eurokoa gainontzekoentzat. 17:15ean abiatuko da autobusa Arespalditzatik (17:30ean Luiaondotik igarota).