Auto batek su hartu du Luiaondoko sarreran. 15:45ak aldera gertatu da ezbeharra, ibilgailuaren matxura baten ondorioz. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera eta trafikoa berrezarrita dago dagoeneko. Ertzaintzak adierazi du ez dela zauriturik egon.