Abenduaren 7an sinatu zuten hitzarmena Etxaurren Ikastolako guraso elkarteak eta Aiarako Udalak. Akordio horren bidez hezkuntza zentroko guraso elkarteak kirol zein kultura jarduerak eskolaz kanpo sustatzeko lana nabarmendu nahi izan dute.
Izan ere, Etxaurren Ikastolako gurasoek urteak daramatzate ikastetxeko jardunari gehigarri zaizkion orotariko ekintzak antolatzen, Aiaran gazteenentzako zuzendutako kirol eta kultura jarduera gehien antolatzen dituen taldea bihurtu arte.
Hitzarmenak 1.525 euroko diru-laguntza ematea barnebiltzen du, hainbat ekintzetan parte hartzen ari diren ikasleen gastuei aurre egiteko. Jarduerak aurrera eramateko behar den materiala erostea guraso elkartearen esku geratuko da.