Bide berria zabalagoa izango da, larrialdi zerbitzuak arazo gabe mugitu daitezen. Horrez gain, euria egiten duenean sortzen diren ur-pilaketak konponduko dira.
188.096,77 euroko aurrekontua baliatuko dute aipatutako lanak egiteko. Horregatik, LEADER laguntzetara eskakizun bat aurkeztu du tokiko erakundeak, proiektua finantzatzeko bide gisa. Datorren urtean hasiko dira obrak.