Igandean izan zen Oñatiko ziklokrosa eta Aiara Txirrundulari Elkarteko kideak bertan lehiatu ziren. Azken denboraldian erakutsi duten maila altua mantendu eta eskualdeko ziklokrosak bizi duen osasunaren adierazle izan ziren bertan lortutako garaipenak.
Iosu Isasik lehen sailkatzea lortu zuen Master kategorian. Kadeteetan, aldiz, Ander Lopez igo zen podiumeko goreneko postura. Denboraldi bikaina egin du Lopezek eta igandeko garaipenak horren fruitu izan dira.
Azkenik, elite mailan Iñaki Isasik hirugarren postua eskuratu zuen, atzetik David Hidalgo sartu zen, Koba Cycling CX taldeko txirrindularia, gertu-gertu.
Mikel Beraza Euskal Selekzioan
Oñatin ez, Valentzian lehiatu zen Mikel Beraza Aiara Txirrindulari Elkarteko kidea. Euskal Selekzioarekin parte-hartu zuen bertan antolatutako Espainiako Kopan.