Olentzero, Maridomingi eta hainbat mitologia pertsonaia agertu ziren Aiaran

Olentzero eta Maridomingirekin batera euskal mitologiako pertsonaiak egon ziren Aiaran asteburuan. Esteban Hernandok argazkitan jaso zituen, eta Nerea Gotik iritzi testua plazaratu du.

Olentzero Solidarioa da beti, beste behin ere ikusteko aukera izan dugu Aiaran. Gabonen aurretik etortzen da azken urteetan eta jada erabiltzen ez ditugun jostailu eta jolasak biltzen ditu beste haur batzuek goza ditzaten. Lagun dituen pertsonaia mitologikoekin, Basajaun, Tartalo, Akerbeltz, galtzagorriak... eta Nikolasa eta Leziagako sorginarekin agertu da, baita Maridomingirekin ere. Arespalditzatik ibilbidea egin ondoren Olentzerok zenbait istorioak kontatu ditu eta jostailuak bildu. Gero txistorra dastatuta basora itzuli da, egunotan lanpetuta ibiltzen da eta. Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak, Kili Kili elkarteak eta Aiarako Biltokia kultura elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi honetan aiararrek erakutsitako elkartasuna eskertu nahi dute. Ondo izan, gozatu eta segi Solidarioa izaten, zoriontsu egiten gaitu eta.

Argazkiak: Esteban Hernando

Testua: Nerea Goti

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide