Larunbatean -urtarrilak 6- hasiko dira Izoriako Jaiak. Iazko egitarauaren antzekoa prestatu dute auzokideek. “Errege eguneko programa, igandeko gastronomia txapelketa eta 13ko odoloste-jana mantendu ditugu”, adierazi du Imanol Obaldiak.
Baina bi nobedade egongo dira baita ere: Larunbatean Dominik magoak ikuskizuna eskainiko du. Igandean, aldiz, mountain bike ibilaldia egingo dute. “Ez da lasterketa bat izango”, nabarmendu du Obaldiak, “txirrindularitza zaleen arteko topaketa bat baizik”. Jai Batzordeko kide batek Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldeko partaide batekin duen harremanaren fruitua izan da ekimena. “Aurten lehenengo edizioa izango da, probazkoa. Duen harreraren arabera ikusiko dugu egitasmoak zer bide hartuko duen datozen urteetan”.
Obaldiak azaldu du jai batzordean lau kide daudela, baina atzetik jende asko dagoela nabarmendu du: “Hamabost pertsona inguru batzen gara egitarauko ekintzak aurrera ateratzeko”.
Urtarrilak 6, larunbata
9:00 // Txupina eta odoloste igoera
13:00 // Meza nagusia
Ekialdeko hiru erregeek lagundurik, umeentzako opariz beterik
13:30 // Euskal Dantzak Aiara Dantza Taldearekin
17:00 // Dominik magoa
18:30 // Txokolatada
Urtarrilak 7, igandea
10:00 // Patata tortilla txapelketa (Jai batzordeak emango ditu patatak, arrautzak eta tipula)
10:00 // I. KDD BTT “San Julian”
13:00 // Meza nagusia (Laudioko Eliz Abesbatzarekin)
17:00 // Mus Txapelketa
1. saria eta 200 euro
2. saria eta 80 euro
3. 60 eurotan baloratutako afaria
4. Edari-sorta
Urtarrilak 13, larunbata
20:00 // Herri odoloste dastaketa
22:00 // Diskodantza
23:00 // Suziri jaurtiketa ikusgarria
5:00 // Odoloste jaitsiera eta jai bukaera