Trafiko-istripua egon da gaur arratsaldean Aiaran, A-624 errepideko 51. kilometroan. Hiru autok elkarren artean talka egin dute eta bi lagun -emakume bat eta gizon bat- zauritu dira. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte bi pertsonak zauriak artatzera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, trafikoa berrezarria dagoela dagoeneko.