Behin behineko Hiru Antolamendurako Plan Orokorra (HAPOa) onartu dute Aiarako Udalean. Gauzak hala, ireki egin da herritarrek espedientearen gaineko zuzenketak aurkezteko epea.
Planaren talde erredaktorearekin biltzeko aukera izango dute auzokideek horretarako: Udaletxean egongo dira urtarrilaren 19an eta otsailaren 2an 09:00etatik 15:00ak arte eta otsailaren 15ean eta martxoaren 1ean, ordea, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Zita aurretik eskatu behar da 945 399 013 telefonora deituta.
Administrazio batzarretara ere joko du udalak. Bilera irekiak egingo dituzte planaren nondik norakoak udalerriko ahalik eta txoko gehienetan azaltzeko.