Deialdia 18:30ean izango da Luaiondoko Otueta Gizarte Etxean. Gaztelekua egongo da alboan, herriko eskola zaharretan, eta lekuak 60 metro karratu ditu.
Udalak nahi du espazioa erreferente bilakatzea gazteentzat. Horretarako, ezinbestekotzat jo du gurasoek zein gazteek parte hartzea proiektuaren definizioan, euren beharrak eta nahiak asetzeko.
Aldaketak
Anbulatorioa Patxita Etxean jarri zutenetik, eskola zaharretako erabilera anitzeko aretoa libre geratu da. Ondorioz, zenbait gurasok eskatu zuten eremu hori bideratzea Gaztelekua egitera.
Aintzat hartu behar da azken hamarkadetan Luiaondoko biztanleria izugarri hazi dela eraikuntza berriko etxebizitzen ondorioz. Hazkundeak sortu du zerbitzu berrien beharra, Aiarako Administrazio Batzar populatuena baita, eta horregatik ireki dute anbulatorio berria, esaterako.
Hurrengo urratsa izango da umeen eskaerak betetzea Gaztekekuan.