Irekita dago Aiarako Jaietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea. Martxoaren 23a izango da horretarako azken eguna. Parte hartu nahi dutenek ondorengo tokietan entregatu beharko dute eginiko lana: Aiarako udaletxean, tokiko erakundeak Luiaondon duen bulegoan edo Etxaurren ikastolan. Lehiaketaren oinarrien arabera, lanek 80 zentimetroko altuera eta 60ko zabalera beharko dute izan, eta edozein teknika mota erabili ahalko da horiek gauzatzeko.
Lau pertsonek osatuko dute epaimahaia: Gentza Alamillo alkateak, kultura saileko bi kidek, Guraso elkarteko ordezkari batek eta Lantenoko Arte eskolako kide batek.
Helduen kategorian irabazten duenari 200 euro emango zaizkio. Umeen artean garaile ateratzen denak, aldiz, 50 euroko bonoa jasoko du, eskola materiala erosteko.
Hemen ikusi daitezke lehiaketaren oinarriak.
Iaz Haizea Ganzedok irabazi zuen lehiaketa. Bigarren saria lortu zuen gazte menoioarrak Galtzakomik komiki lehiaketan, duela hiru urte: