Lanuzteak egingo dituzte gaur Aianox S.Ako langileek, lan-hitzarmena dela eta

Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 20:49

Murgan dago Aianox S.A enpresareb lantegia. / GoogleMaps

Enpresaren zuzendaritzak urtero zortzi ordu gehiago lan egitera derrigortu nahi ditu beharginak, sindikatuek salatu dutenez.

Lanuzteak egingo dituzte gaur -martxoak 1- Murgan kokatua dagoen Aianox S.A. fabrikako beharginek. Enpresa batzordeak -USO, ELA eta LAB sindikatuek osatua- deitu ditu mobilizazioak.

Hiru paro egingo dituzte guztira, 9:00etatik 13:00etara, 15:00etatik 19:00etara eta 23:00etatik 3:00etara.

Sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez, lan-hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan kokatzen da ekimena. Zuzendaritzak urtero zortzi ordu gehiago lan egitera derrigortu nahi ditu beharginak, soldata igotzearen truke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide