Emanaldiak ordu eta laurden iraungo du eta, ondoren, Izaskun Arandia Night Shift filmaren egilearekin solasaldia egingo da. Izan ere, jarduera hau Martxoaren 8arekin eta berdintasunarekin lotu nahi izan dute. Hori dela eta, zinema eta generoari buruz arituko da artista.
Ekimenaren sustatzaileak Hogeita Lau Euskara Elkartea eta Aiarako Udalaren Euskara zein Berdintasun arloak dira.