Aiarako Udala prest dago herriko lursail publikoak URAren esku uzteko

Erredakzioa 2018ko mar. 27a, 10:27
Aiarako Udalak oharra zabaldu du bere asmoen berri emateko. / Aiaraldea.eus

Udalak jakinarazi du berehala egiteko borondatea duela, Markixanako araztegiaren proiektua ahalik eta lasterren abiatu dezaten.

Aiarako Udalak gogoratu du Markixanako azpiegiturara bideratu behar direla Amurrio, Etxegoien, Murga, Olabezar, -1. fasean-, Arespalditza eta Murgako urak -2. fasean-, bertan tratatzeko.

Zentzu horretan, herriko saneamenduaren arazoa konpontzeko beharrezkoak diren lursailak URA Agentziari lagatzeko prestutasun osoa azaldu du Aiarako Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide