"Prestigiodun garaipena da Zornotzako Udaberri Saria taldeka irabaztea"

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko api. 2a, 08:00

Aiara Txirrindulari Elkarteko partaideen talde argazkia / Aiara Txirrindulari Taldea

Aiarako Txirrindulari Elkarteko kadeteek lehen postua lortu zuten Zornotzako Udaberri Sarian, taldekako kategorian.

"Beti da pozgarria taldeka lasterketa bat irabaztea". Hala eman zuten jakitzera Aiarako Txirrindulari Elkarteko arduradunek lasterketaren ostean. Zornotzako Udaberriko Sarian hartu zuten parte 188 txirrindularik, eta banaka podiuma zapaltzea lortu ez bazuten ere, taldeka lehen sailkatua izan zen eskualdeko elkartea. Emaitzari buruz, poza nabarmendu zuten taldekideek: "Zornotzako Udaberri Sariak tradizio eta garrantzia handia du". 

Arabarrekin batera abiatu ziren kirolari bizkaitarrak, gipuzkoarrak, nafarrak, kantabriarrak eta Gaztela-Leoikoak. "Goi mailako txirrindularitza ikusi zen, lasterkari asko, errepide estuak, tentsioa...".

Eskualdekotaldearen inguruan, uneoro ondo kokatuta joan zirela aipatu dute arduradunek, "mozketetan presente eta ihesaldiei adi". 41 kilometro orduko abiaduran aritu ziren, bataz beste; eta, ondorioz, ihesaldian sartzea ez zen erraza izan. "Espero bezala bukatu zen karrera. Ehun bat txirrindularik jokatu zuten azkeneko sprinta, eta Hodei Murcia (Elproex) izan zen azkarrena, nagusiki gailenduz". Aiarako Txirrindulari elkarteak taldekako kategorian jaso zuen egindako lanaren emaitza. "Prestigiodun garaipena da, bide beretik jarraitzera animatzen gaitu. Ikasten jarraituko dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide