Basque Dok Festival egingo dute maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, 2an eta 3an. Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoan, izango da argazkigintza eta bideogintzari buruzko jaialdia eta izena emateko epea irekirik dago.
Black Kamerak erreferentziazko argazkilari eta bideogileak gonbidatu ditu egun horietan. Sortzaileek hainbat esparru landuko dute. Batzuk gerra eta gatazka eremuetako kazetaritzan dira adituak, esaterako, Anna Surinyach, 5W aldizkariko kidea, edota Ahmed Najm, argazkilari irakiarra.
Beste batzuk, ordea, kaleko argazkigintzan, dokumentalen ekoizpenean edo artean nabarmendu dira. Euskal Herriko artistak ere ez dira faltako, Bostok Foto kasu.
Dagoeneko sarreren %25 saldu dituzte eta nahi duenak hemen eskuratu ditzake.