Aiarako Udalak jakinarazi du lan-poltsa sortu duela idazkari kontu-hartzailea aldi batez ordezkatzeko.
Interesdunek eskaera aurkeztu ahalko dute hautaketa prozesuan parte hartzeko. Bihar -apirilak 12- irekiko da eskaerak bidaltzeko epea eta hilaren 25 arte egongo da zabalik.
Hemen eskuratu daitezke deialdiaren oinarriak, izen-emate orriarekin batera.