Aiara Txirrindularitza Taldeko kirolariak Portugaleten izan ziren igandean. Erorketak markatu zuen etapa, bi txirrindulari Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, bata Enkarterrikoa eta bestea kantabriarra, baina, zorionez, ez zuten zauri larririk izan. Aiara Txirrindularitza Taldekoek aurrera jarraitzeko aukera izan zuten.
Dena den, istripuaren ostean, ez ziren amaitu aiararren ezbeharrak: matxurak ere izan zituzten, 5 txirrindularik izan zuten baten bat, alegia. Gauzak horrela, ezin izan zioten aurre egin hasierako ihesaldiari, eta atzean geratu ziren.
Hala eta guztiz ere, talde lana egin zuten tartea murrizteko eta, horren ondorioz, pozik bukatu zuten proba. Asteburuan Arespalditzan lehiatuko dira; eta, kide bat ikasbidaian egongo bada ere, saiatuko dira ahalik eta hoberen egiten.