Iragan ostiralean inauguratu zuten Luiaondoko botikina. Anbulatorioaren alboan dago lokala, La Torre kaleko 17. zenbakian. Zerbitzua astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Arespalditzako farmaziaren arduradunak kudeatuko du eta pertsona bat kontratatu du ordutegi horretan bertan egon dadin. “Luiaondo da Aiarako herririk populatuena, horregatik kokatu dugu botikina bertan”, azaldu du Gentza Alamillo alkateak.