Mikel Beraza garaile, BTTko "Open Green Series XCO" proban

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko eka. 19a, 08:11
Mikel Beraza izan zen aurrena Sodupen. / Aiarako Txirrindularitza Elkartea

Aiarako Txirrindulari Elkarteko kideek Sodupen eta Igorren neurtu dituzte indarrak asteburuan. Mikel Berazak lider postuari eutsi dio Sodupeko garaipenari esker. 

Igorren eta Sodupen izan dira Aiara Txirrindulari Elkarteko kideak asteburuan. "Asteburu honetan ere hitzordu bikoitza izan dugu", adierazi dute. Larunbatean Igorren lehiatu ziren. Aurreikusi gisa joan zen lasterketa: "Laua izan zen, eta espero bezala sprintera heltzekoa. Azterketak medio, txirrindulariak falta zitzaizkigun, baina parte hartu zutenek bikain egin zuten". Horien artean nabarmendu dute Ander Lopezen lana, ihesaldian tokia egitea lortu baitzuen, nahiz eta saririk ez eskuratu. Horrez gain, Eneko Larrinaga goraipatu dute, seigarren helmugaratu baitzen: "Sprintera iritsi zen, baina oraingoan ez zuen aparteko emaitzik lortu". 

Igandean, aldiz, Sodupe izan zuten helmuga. Zehazki, BTTko "Open Green Series" txapelketa jokatu zen. Mikel Berazak irabazi zuen proba eta, ondorioz, lidergoari eutsi dio. Ander Lopez, berriz, seigarren sailkatu zen, "asteburu eder bat borobilduz".

Aiarako Txirrindulari Elkartearen hitzetan, Agurain izango dute hurrengo geltokia, Gaztetxoak Torneoan arituko baitira. "Ikasten jarraitzen dugu", azpimarratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide