Udak ez du gelditu Aiaramendikoen kirol proba gosea

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 23a, 07:46

Axier Albizua Ultra Sierra nevada lasterketan izan zen iragan asteburuan, 100 kilometroko kirol proban. Aiaramendi Korrikalariak Taldeak zabaldu duenez, 14 ordu eta 56 minutuan bukatu zuen txapelketa, 17. postuan. Zailtasun mailari dagokionean, 6.060 metroko desnibelari aurre egin behar izan zion. 

Oinatz Manterolak, berriz, 2KV Collarada-Villanua aukeratu zuen indarrak neurtzeko. "Bertikal bikoitza da, Villanuatik Collorada gailurrera doana, 2886 metro eta buelta". Manterolak 42. postua lortu zuen, 3 ordu eta 38 minutuko denborarekin. 

Iñaki Isasi, aldiz, Urkabustaitzeko mendi duatloira joan zen, Izarrara, eta garaipen txapelarekin itzuli zen etxera. Larunbatean Peñalbako igoeran ere garaile atera zen arespalditzarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide