Parrandazaleari ez dio inporta ordu txikitan ibiltzeak. Ezta argazkilariari ere. Horren adibide dira egunsentiaz gozatzeko natura hautatzen duten aiaraldearrak. Iratxe Luengas amurrioarra da horietako bat. Eguraldi ona iragarrita zegoenez, goiz altxatu zenasteko lehen izpiak jasotzera: "6:30ean Etxaurreneko ermitan aparkatu genuen, eta ibilaldia eginez hurbildu ginen Etxaurren tontorrera, egunsentia ikusteko".
Luengas askotan igo da gailur horretara; ez, ordea, egunsentia harrapatzera. "Aiaraldeak pargazkiak atera tzeko paisai politak ditu", erantsi du. "Egunsentia ikusteko oso aproposak dira Etxaurren eta Babio, baina bazter asko daude Aiaraldean, adibidez, Maroñoko urtegia".
Argazki erreportaje gehiago
Eskualdeko bazterren argazki erreportajeak plazaratzeari ere ekingo dio Aiaraldea hedabideak aurrerantzean. Zure irudiak argitatzea nahi baduzu bidali erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera.