Jon Obaldia Aranzadiko arkeologoa ari da ikerketa zuzentzen. Asteburuan ekingo diote Babion lurra altxatzeari. Hala adierazi du Eider Conde Aranzadiko komunikazio arduradunak. "Burdin Aroko Herri Harresituan lanean ari gara, Historiaurreko aztarnategia da". Asteburuan eta astelehenean hartuko dituzte laginak, "informazioa bilatzen ibiliko dira. Jakin badakigu aztarnak daudela".
Bisita gidatua, asteartean
Asteartean, berriz, bisita gidatua egingo dute. Izoriako Txokoan jarri dute hitzordua, 11:00etan. Babioko tontorrean 11:30ean elkartuko dira. 25-30 minutuko txangoa izango da. "Dena den, norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko da Babiora igotzeko. Ibilbidea erraza da. Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo da", adierazi dute. Bertaratzen direnei mendirako oinetako egokiak eramatea aholkatu diete, "eta zira, jaka edota ura".