Bihar amaituko dituzte Babioko historiaurreko herria topatzeko abiatutako indusketak. Gaur -ostirala- amaituko dituzte landa lanak, eta laborategiko fasea egingo dute bihar, Izoriako zentro sozialean. Indusketaren arduradunek nabarmendu dute “ate-irekiko lana” izango dela. “Nahi duena joan daiteke bertan lanean dauden arkeologoekin egon eta aurkitutako material arkeologikoa nola garbitzen eta inbentariatzen den ikustera”.
Erakusketa eta hitzaldia
Indusketak amaitutakoan, topatutako material esanguratsuenen erakusketa atonduko dute. Hitzaldi bat egiteko asmoa ere dute, lortutako emaitzak jendarteratzeko.