Iragan larunbatean Mungian izan ziren kadete aiararrak, Gatika inguruan prestaturiko zirkuitu batean lasterka. Ihesaldi batekin hasi zen froga, Aiara Txirrindularitza Elkarteko kideek ez zuten lortu lasterketaren lehen ki9lometrotan aurrean kokatzea. Lasterketetan zehar eginiko lanari esker, ordea, helmugarako lehian sartzea lortu zuen Asier Castilla urduñarrak beste hiru txirrindulari gazterekin batera. Helmugara iristerakoan podiumeko hirugarren postura igotzea lortu zuen.
Igandean, Opakuako igoera neurtuan izan ziren Aiarako txirrindulari gazteak. Igoera luze eta gogorra da Opakuakoa baina Aiara Txirrindulari Elkarteko kideek sasoi ona erakutsi zuten. Horrela, Mikel Berazak seigarren postua erdietsi zuen. Taldekako sailkapenean hirugarren postua lortu zuten.