Irailaren 1ean ekin zion lehen jardunaldiari Arabako Biraren XLI. edizioak. Orotara hiru lasterketa izan dira; Arroiaben, Artziniegan eta Dulantzin. Aiara Txirrindulari Elkarteko gazteek bertan parte hartu dute eta oso emaitza onak erdietsi dituzte.
Artziniegako lasterketan lortu zuten taldekako sailkapenean buru jartzea, eta Mikel Berazak podiumeko hirugarren postura igotzea lortu zuen, txirrindulari arabarren sailkapenean lehenengo postuan jarrita.
Lortutako emaitzak mantentzea eta podiumean sartzea zuten helburu aiararrek Dulantziko azken etapan.
Lasterketa teknikoa izan zen igandekoa eta sprintean ebatzi zen sailkapena. Aiara Txirrindulari Taldeak talde moduan lehen postuari eustea lortu zuen. Mikel Beraza bigarren postuan geratu zen txirrindulari arabarren sailkapenean.