Guztira 6.000 euro bideratuko ditu Aiarako Udalak musika eta dantza udal ikastaroak jaso dituzten adingabeak laguntzeko.
Sei hilabete igarota egon behar dira, gutxienez, haur eta gazteak Aiaran erroldatu zirenetik, 2017-2018 ikasturtean egindako dantza eta musika ikasketak egin baino lehen. Ikastaro horiek EAEko edozein udalerrian egindakoak izan beharko dira.
Aipatutako diruarekin Aiaran bizitzeagatik matrikuletan edo tarifetan sortutako gainkostua ordainduko dute. Printzipioz, %100 ordainduko dute eta gehienez 2.000 euro emango dituzte ume bakoitzeko.
Urriaren 26an bukatuko da epea eskaerak aurkezteko. Berez, www.aiarakoudala.eus webgunera jo daiteke horretarako.