Izoriako Administrazio Batzarrak 2 etxebizitza alokatuko ditu

Erredakzioa 2018ko urr. 18a, 08:56

Alokatuko dituzten etxebizitzak eraikin honetan daude. / Izoriako Administrazio Batzarra

Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean jakinarazi du 96 metro karratuko etxebizitzak direla.

Izoriako Administrazio Batzarrak adostu zuen uztailean bi etxebizitza alokatzea. Ripa kaleko 44. zenbakian kokatuta daude, 96 metro karratukoak dira biak eta 2 logela dituzte.

Kontratuak 5 urterako izango dira eta urteko luzapenak baliatuta 15 urte iraun dezakete. Oinarrien agiri arautzailea Aiarako udal bulegoetan aztertu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte. Horretarako, hilabetea egongo da. Eskabideak aurkezteko leku eta epe bera dago, baina ordutegia 10:00etatik 15:00etara izango da.

Betekizunak
Eskatzaileek gaitasun juridiko osoa izan beharko dute, jarduteko zein kontratatzeko debekurik gabe. Horrez gain, adinez nagusiak eta emantzipatuak izan beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitzen eskatzaileen zerrendan eta EAEn erroldatuak egon beharko dira.

Diru sarrera ponderatuei dagokienez, elkarbizitza unitatearen kideek 3.000 euro kobratu beharko dituzte gutxienez, eta 39.000 euro gehienez.
Hautatutako eskatzaileek 2 hilabeteko fidantza ordainduko dute, diru sarreren kalkuluen eta babes ofizialeko etxebizitzen araudian zehaztutakoaren araberakoa.

Puntuazio sistema
Hurrengoak izango dira irizpideak eskatzaileen artean biak hautatzeko:

  • Alokairuzko etxebizitza eskatzaileen erregistroan antzinatasuna. Gehienez 40 puntu.
  • Bizikidetza unitateko kide kopurua. Gehienez 30 puntu.
  • Gizarte eta ekonomia egoera. Gehienez, 20 puntu.
  • Etxebizitza behar bereziak dituzten taldeak. Gehienez 30 puntu.
  • Izoriako herrian edo Aiarako udalerrian erroldatuta egotea. Gehienez 10 puntu.
  • 5 puntu emango dira eskatzailea udal erroldan badago Aiarako udalerriaren barruko toki erakunde txikietako batean, oinarri hauek argitaratu eta urte bat lehenagotik. Izorian erroldatua badago 10 puntu emango zaizkio.

Puntu gehien lortzen duenak bi etxebizitzetako bat aukeratu ahal izango du, eta berdinketa gertatzen bada zozketa egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide