Euskararen Asteburuaren edizio berria helduko da bihar Aiarara. 19:00etan Bakean dagoena bakean utzi umorezko ikuskizuna egongo da Luiaondoko Otueta Gizarte Etxean. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregarai izango dira lanaren bakarrizketako antzezleak.
Horien ostean Mikel Egiluz DJak hartuko du lekukoa 19:30ean herri bereko frontoian Euskal Diskojaiarekin.
Aiara Denon Artean
Larunbatean jarduera Arespalditzara mugituko dute eta urtero antolatzen duten "Aiara Denon Artean" ekitaldia gauzatuko dute. Ferialean elkartuko dira 18:00etan eta trikitilariak jarraiki udaletxeko plazara joko dute parte-hartzaileek.
Han euskara Administrazio Batzar guztietan erabiltzeko hautua egingo dute herritarrek eta, bukatzeko, txokolate jana egongo da.
Bertsolaritza
Azkenik, Izoria izango da Arabako Bertsolaritza Txapelketako kanporaketa eta Asier Rubio, Paula Amilburu, Irati Anda, Unai Bengoetxea, Mikel Martin eta Markel Yoller lehiatuko dira.