Eguerdian inauguratu dute Aiarako nagusien egoitza berria Alday Fundazioko presidenteak, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Aiarako alkate Gentza Alamillok eta baita Gasteizko gotzainak ere. Berez, 4,5 milioi euroko inbertsioa egin da azpiegitura berriak eraikitzeko. Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro jarri ditu eta Aiarako Udalak 28.000.
Zerbitzu gehiago emango direnez, langile kopurua bikoiztu da, lehen 14 behargin zeuden eta orain 29 dira. Erakunde sustatzaileak, Alday Fundazioak, 120 urte bete ditu aurten.