“Aiara, berde eta garbi!” kanpaina abiatuko du Aiarako Udalak, “hondakinen bilketa selektiboari bultzada eman eta Europar Batasunak ezarritako metara gerturatzeko”. Erronka zehatz bati helduko diote horretarako: Luiaondon eta Arespalditzan gai organikoen birizklatzea %25ean handitzea 5 hilabetetan.
Etxez etxe banatuko dituzte horretarako informazioa eta tresnak, eta datorren azaroaren 24an mahaia jarriko dute Luiaondon. Padura kalean egongo dira 11:30etatik 13:30etara, ekimena jendarteratzeko. Ezarritako helburua betetzen badute, tokiko produktuen 15 saski zozketatuko dituzte birziklatzen duten familien artean.