Luiaondon bizi den katua galdu zen igandean. Egunero itzultzen da etxera, baina oraindik ez du egin. Beltza da, begi berdeak ditu eta lepoko beltza du.
Jabeak oso arduratuta daude eta laguntza eskatu dute. Animaliak ez ditu gustuko ezezagunak. Horregatik, jabeek jakinarazi dute onena dela eurei deitzea, norbaitek ikusiko balu. Horretarako hurrengo telefonoa zabaldu dute: 688 88 53 88.