Aiarako Udalak 70.000 euro bideratuko ditu Administrazio Batzarren funtsezko beharrak bermatzeko. Berez, 35.000 euro baliatuko dira kontzejuek hautatutako azpiegitura baten obrak ordaintzeko, eta beste 35.000 euroak lan teknikoen kitapenean laguntzeko.
Eskaera egiteko epea amaituko da abenduaren 3an eta lanak, berez, hil bereko 31n bukatuta egon beharko dira. Dokumentazioa Aiarako udaletxean utzi beharko dute interesdunek.
Deialdia 2017an adostutako parte hartzerako aurrekontuen prozedura berriaren ondorio da.