Istripua gertatu da gaur arratsaldean Luiaondoko saihesbidean, Amurrioko norantzan, 14:45ak aldera. Auto batek eta kamioi batek elkarren aurka talka egin dute. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira.
Gidaria harrapatuta
Ospitalera eraman dituzte autoan zioazen bi pertsonak. Gidaria kotxearen barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ertzaintzak adierazi du nahiko larri dagoela.

