Lorezaintzako ofizial bat kontratatuko du Aiarako Udalak, udalerrian lorezaintza lanak egiteko. Lan deialdia plazaratu du horretarako Lanbiden. Interesdunek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: langabeak izatea eta lorezaintzan 6 hilabeteko esperientzia izatea gutxienez.