Aiarako Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna baliatu du euskara ikasteko klaseak diruz lagunduko dituela jakinarazteko. Diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute 2017ko urritik 2018ko irailera bitarteko denbora-tartean euskara ikasi edo hobetzeko klaseak jaso dituzten aiararrek, modu horretan matrikularen kostua estali ahal izateko.
Eskaera egiteko ondorengo dokumentuak entregatu beharko dituzte interesdunek:
- Eskaera orria behar bezala beteta.
- Nortasun agiriaren fotokopia.
- Euskaltegiaren edo homologatutako zentroaren ziurtagiria.
- Matrikula ordaindu den banku entitateak emandako egiaztagiria.
- Foru Ogasun eta Seguritate Sozialarekin zorrik ez izatearen egiaztagiria.
Hemen topatu daiteke diru-laguntzari buruzko informazio gehiago.