Luiaondoko Gabonetako Argazki Lehiaketaren IV. edizioa abiatu du Hontzuria Argazki Klubak. Urtarrilaren 2ra arte egongo da argazkiak aurkezteko epea. Helbide elektroniko honetara igorri beharko dira: hontzuriaargazkikluba@gmail.com.
Hiru sari
Pertsona bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahalko ditu gehien jota, eta baldintza bakarra bete beharko da: irudiak Luiaondon eginda daudela nabaritzea. Hiru sari egongo dira: lehena kiroletako argazki kamara bat izango da, bigarrena bi pertsonentzako menua eta gazta bat, aldiz, hirugarrena.
