aiaraldea.eus

Olentzero solidarioak zaku bete opari bildu du Izorian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiara  Aiara: Izoria
Olentzero solidarioak zaku bete opari bildu du Izorian

“Olentzero solidarioa” ekimena egin zuten atzo Izorian. Olentzero bertaratu zen herrira, hainbat pertsonaia mitologikorekin batera. Haurren gutunak eta bigarren eskuko jostailuak bildu zituen bertan. Amurrioko Laguntza elkarteari emango dizkiote bildutako jostailuak. Ekimenaren zazpigarren edizioa izan da aurtengoa. Antolatzaileek Izoriako administrazio batzarraren laguntza izan dute ekimena aurrera ateratzeko.

Argazkiak: Pruden Otegi, Laura Gerrero eta Esteban Hernando

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa