Urtarrileko lehen asteburuan izango dira Izoriako jaiak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 22a, 11:39
Mus eta patata tortila txapelketa egongo dira, besteak beste. / Aiaraldea

Urtarrilaren 5 eta 6an ospatuko dituzte Izoriako festak. Ekintza ugari prestatu dituzte.

Izoria izango da festetan murgilduko den lehenbiziko herria 2019an. Hain zuzen, urtarrileko lehen asteburuan murgilduko dira ospakizunetan. Dena den, ez dira asteburu bakarrera mugatuko: hilaren 7an eta 12an segiko dute ekintzek. 

Urtarrilaren 5ean jaurtiko dute suziria, 9:00etan, txupinazoan. 11:30ean historiari buruzko eztabaida egingo dute, Jon Obaldiaren eskutik. Hala, Babioko herri harresituko indusketen emaitzak plazaratuko dituzte. Arratsaldean, ordea, mus txapelketa egongo da. 

Biharamunean, igandean, mezarekin hasiko dute eguna, 13:00etan. 13:30ean Aiara dantza taldeak emanaldia eskainiko du. 

Urtarrilaren 12an, berriz, egun osoko egitaraua osatu dute: 10:00etan patata tortila txapelketa egongo da, "Batzordeak emango ditu patatak, arraultzak eta tipula". Sukaltzea gogoko ez dutenek ere izango dute dastatzeko parada, 20:00etan herri odoloste dastaketa egon gobaita. 22:00etan diskodantza izango dute, eta 23:00etan "suzirik jaurtiketa ikusgarria". Odolostea da festen ikurra. Haatik, goizaldeko 5:00etan odoloste jaitsiera eta jai bukaera iragarri dute programan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide